Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3631 posts · Server mastodon.eus

Hau EZ da !

Gezur-oste garaiotan aipu honekin gogorarazi didate:
«Alesia? Ez dut Alesia ezagutzen!
Ez dakit non dagoen Alesia! Inork ez daki non dagoen Alesia!»
[Abrarakurzix]

Bestalde, merezi du Alesia EZ den parajea ezagutzeak, tokian bertan, Verzingetorix eta Julio Zesarren gudarosteen artean gertatutako bataila garrantzitsua hobeto ulertzen da.
eu.m.wikipedia.org/wiki/Alesia

#alesia #itzulera #rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3629 posts · Server mastodon.eus

Frantzia iparraldean pixka bat galduta Alesiako aztarnen bila...

#frikibidaiak #rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3628 posts · Server mastodon.eus

14 aldiz gurutzatu dugu Rhin ibaia egunotan, Frantzia, Alemania eta Suitzako mugak gurutzatuz, kultura, historia eta ekonomia partekatzen duen bizi-arro ederrean.
Botere gatazka eta gerren markak nabarmenak dira puntu askotan.

eu.m.wikipedia.org/wiki/Rhin

#rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3628 posts · Server mastodon.eus

Rheinfall.
Oporretako azken astean sartu gara.

#rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3619 posts · Server mastodon.eus

17.000 pertsona hil ziren 3 hilabetez Linge izeneko muinoan izan zen bataila odoltsuan, 30 minututan itzulia eman diogun 4-5 hektareako eremuan.
Izugarria Lingeko bataila: fr.m.wikipedia.org/wiki/Batail
Orduan Alemania zen Vosgoetako zatian, trintxerak, hilerriak, oroigarriak, mendi paisaia ederraren erdian... tristura eta ohorerik ez.
Oraindik gorpuzkinak agertzen dira.

#gerrahandia #rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3615 posts · Server mastodon.eus

Paisaia begiratuz historia ikasten.

#rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3615 posts · Server mastodon.eus

, Alsaziako Manchester bezala ezagutua. Hiri librea, industrializazio goiztiarrekoa, gerra askoren plaza. Tren eta automobilen industriak jarraitzen du.
Tranbia eta langile hiria.
Ikasteko eta ezagutzeko elementu askorekin eta turistifikazio masibotik kanpo, merezi du bisita.

eu.m.wikipedia.org/wiki/Mulhou

#mulhouse #rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3615 posts · Server mastodon.eus

Bidaietan beti bilatzen ditugu helburu bereziak, hauen bila espero gabeko tokietatik ibiltzeko.

Gaur Vosgoetako bataila ezaguna izan zen parajearen bila ibili gara, Julio Zesar eta Ariovistok Rhin muga bihurtu zuten garaiak irudikatuz.
fr.m.wikipedia.org/wiki/Batail
Ochsenfeld-eko arto sail artean galdu dugu pista (eta gu galdu gara)... bila jarraituko dugu.

#rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3610 posts · Server mastodon.eus

Zoriontsu izan garen toki bat, Les Rousses, Jura (1993-1996): iraupen eskia eta saltoak, goufreak chatillyarekin, laku izoztuak eta zuritutako izei basoak lagunekin gozatu genituen espazio/denbora.
Gaur bidean etxekoei erakutsi nahi izan diet, eta comté gazta eta Jurako ardoarekin egindako foundue batekin ospatu dugu 🖤♥️

#rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3609 posts · Server mastodon.eus

goazela, Periguersen (aka Perigueux) geldialdia.

#rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3606 posts · Server mastodon.eus

' auziaz', ez da aktualitateari buruz, baizik eta goazen lurraldeari buruz jakin eta entzun beharrekoaz. Wagner eta Rhin aldeko mito berrituak, klasiko bihurtuta.
Bagoaz 'Rhineko urrea' bilatzera, @hedoi_etxarte|ren liburu eta gomendioarekin.

#wagner #rhinaldera #klasikoakdatoz #irakurketak

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
648 followers · 3593 posts · Server mastodon.eus

Ba @hedoi_etxarte lagun eta burkideak proposatuta Wagner handiaren 'Nibelungoaren eraztuna' entzungo dugu bidean, lehen operatik hasita: 'Das Rheingold' (Rhingo urrea)

#rhinaldera #klasikoakdatoz

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
646 followers · 3572 posts · Server mastodon.eus

Oporretan beti gustatzen zait goazen tokiekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten irakurketak egiten.
Aukeraketa txiki batekin hasi naiz: Rhin, Baden, Alsazia, Lyon, Auvernia...
Laguntzerik?

#irakurketak #rhinaldera

Last updated 1 year ago

Beñat Irasuegi Ibarra · @birasuegi
641 followers · 3528 posts · Server mastodon.eus

Oporretako norabidea erabakita:
Etxea > Perigueux > Lyon > Jura > Alsazia/Baden (Colmar eta Freiburg artean egun batzuk) > Clermont-Ferrand > Auverniako mendialdea > Etxea.
Gomendioak ongi etorriak dira.

#rhinaldera

Last updated 1 year ago