Onddoei buruzko #EntangledLife liburua bukatzen. Gomendagarria iruditzen zait.
Amaiera aldera egileak Cambridgeko lorategi botanikoan dagoen sagarrondo bat aipatzen du, legendaren arabera Newtoni grabitazioaren teoriaren ideia eman zionaren klona omen dena.
Flower of Kent barietatekoa, sagarrak ez omen dira jateko onak zapore garratz-mikatza dutelako. Sagardotarako ez da txarra izango pentsatu dut.
Segidan gauean sagarrak bildu eta #sagardoa nola egin zuten kontatzen du. Ona zegoela dio 😍