Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

@gontxatorre @jogerka

Ederra harria!

​en mendian saroi edo sarobe dexente omen zeuden, baina gaur egun, nik dakidala behintzat, ez da arrastorik geratzen. ​go lurretan, Zarateko benta​rako bide inguruan 3 ezagutzen ditut, elkarrengandik nahiko gertu: Ezkeltzu, Sanmillansarobe eta Azarola edo Seleko gaina.

saroiak.net/eu/saroi.php?filtr

#usurbil #andatza #zizurkil #saroia #saroiak

Last updated 5 years ago

Asier Iturralde :ahobizi: · @aldatsa
511 followers · 5137 posts · Server mastodon.eus

Gipuzkoako erdigune geografikoaren mapa prestatzen ari nintzela atentzioa deitu zidan puntu horretatik gertu dagoen 90-100 metro inguruko diametroa duen borobil tankerako baso batek. Saroi bat izan zitekeela bururatu zitzaidan.

1954an hegazkinetik hartutako argazkian erditik banatutako itxitura borobil bat ikusten da argi eta garbi.

Ez dakit den, ez dut artamugarririk ikusi, baina pareta horiek hantxe jarraitzen dute. Beheko aldeko zatian zingira moduko bat dago, ganaduak ura edateko?

#saroia

Last updated 5 years ago