#hirikolandareak #sendabelarrak #hierbasmedicinales #urbanbotanics #medicinalplants
Kaixo! Bilboko berdegunetxo laiotz eta hezean topatu dut ttikitto hau, baten batek konfirmatuko ea Angelica Sylvestris den? Baten batek erabili izan du?
Hi! Found this little thingey in a dark, wet urban parterre. Can anyone confirm whether it's an Angelica Sylvestris? Has anyone used it as medicine?
¡Hola! Me he encontrado a esta txikitxuela en un parterre urbano oscuro y húmedo. Angelica Sylvestris?
#hirikolandareak #sendabelarrak #hierbasmedicinales #urbanbotanics #medicinalplants
@jogerka @pospolos #sendabelarrak biltzeko garaia izanik, proposamen xumea, baina gaitasun izugarrizko landarea: berbena
@pospolos argazkiko hau al da? (Beste batzuen artean)
#tutbatbasoan #sendabelarrak
Bikoteak Altsasu inguruan hartu zuen hiperiko, milazulo edo santio belar hau. Gure balkoian egon da lorontzi batean, bi urte baino gehiago. Aurten baratzera ekarri dugu ta ez dirudi asko kostatzen ari zaionik 😂😂👏👏👏👌 #tutbatbasoan #sendabelarrak
Gaur bai, gaur ikusi dizkiot hostoetako zulotxoak #milazuloari 😀
#TutBatBasoan #Sendabelarrak
#milazuloa #tutbatbasoan #sendabelarrak
Kuartangon "(hierba) topera" deitzen diote landare honi. Baratzean satorrak-edo (sagutxus) dauzkagunez, horrelako batzuk jartzea gomendatu digute https://elmedinaturaldelbages.cat/es/species/estramonio-hierba-topera-datura-stramonium-es/ #tutbatbasoan #sendabelarrak
Atzo #Kamamila jaso nun Zaldibiko baratzan ta gaur gurasoek esan diate zalantzak zituztela hoi Kamomila ote zan, eztakalako antzik beaiek Burgosen jasotze zutenai. Gañea Burgosekoa abuztu aldera loratze omen zan ta usai gutxio daka.
Interneten arakatzen Kamomilen artian nahasmen haundia dola ikusiet, bateze Chamaemelum ta Matricaria generoen artean.
Azkenian ondorioztatuet nik hartutakoa Matricaria recutita espeziea dala, "benetazko" Kamomila.
#Kamamila #tutbatbasoan #sendabelarrak
Milazulo edo santio belarra (Hypericum perforatum)? Zulotxoena etxera bueltatu ondoren ikasi dut. Hurrengoan fijatuko naiz. #TutBatBasoan #Sendabelarrak
📌 43.275394, -2.064338 #Usurbil
#tutbatbasoan #sendabelarrak #usurbil
Arraixka bila atea ta #Pasmobelarra topatu!
Zornea botarazteko erabiltzen da ta besteak beste gibelerako onuragarria omen da. Landare osoa erabiltzen da, enplastoan eta ukenduan, baño ez da jateko ez edateko erabili behar pozointsua dalako kantitate haunditan.
Anagallis Arvensis du latinezko izena.
#sendabelarrak
📌 43.26016° N, 1.98161° W
Multzoa zeon bertan. Alde txarra: errepidea onduan
Hasi gaitezen #TutBatBasoan traolari #Sendabelarrak gehitzen! Basoan zein zibilizazioan aurkitu daiteke aste honetarako proposatzen dudan landarea: #Garraiska edo #Arraixka izenekin ezaguna, baita #Melisa gisa ere.
Zitroin usain handia dauka, lurzoru ongi ongarritu, heze eta drainatuetan hazi ohi da naturalki, baina ohikoa da herrietan ere aurkitzea.
Propietate lasaigarriak ditu eta emozio-baretzailea da ere, beste onura batzuen artean.
Jada loratzen hasia da!
#tutbatbasoan #sendabelarrak #Garraiska #Arraixka #melisa #MelissaOfficinalis
#sendabelarrak #errezetak #medicinalplants #recipes
#plantasmedicinais #recetas
Intsusa-ura egin nahi dut, fresko edateko champagne moduko hori... baten batek egiteko ohitura/errezetarik?
Gonna try making some elderflower-fermenting tomorrow, would like to get that champagne like thing... does anyone have any experience/recipe?
Mañana voy a poner flores de saúco a fermentar para hacer esa especie de champán... Alguien tiene experiencia/receta?
#sendabelarrak #errezetak #medicinalplants #recipes #plantasmedicinais #recetas