Ikusi dudanean @barberenearen #SuakErrekoEzBalu eta @theindezentsen #Euskalia etorri zaizkit burura: Ainhoa eta Joxe astigar erraldoiari benetan zer gertatu zitzaion ikertzen, Igone gustukoen duena egiten, artzainak, izar arteko bidaiak, eguzkitzeak, goardia zibilak... 😆
Gaur goizean bortuak lainoz hartu gaitu. Nola bestela. Ondoren Aezkoako Kultur Olan hartu dugu aterbe. Gustura eta eskertuta horren entzule prestuak edukitzeagatik. Milesker OKEri antolaketagatik. Arratsean 19etan aurkezpena Orbaizetako udaletxean #suakerrekoezbalu
Ei! Berri on bat asteburuari ekiteko. Inprentan dago #Suakerrekoezbalu nobelaren bigarren edizioa. Milesker irakurleei, Garazi Arrula editoreari eta liburuko esker zerrenda (ia) amaigabeko beste guztiei!
Bihar, Bergaran, Txapa Irratiko Kolax irratsaioko lagunek gonbidatuta, #SuakErrekoEzBalu .
Asko pozten nau honek: #Suakerrekoezbalu Orbaizetan aurkeztuko da hilak 29an OKE elkarteko lagunei esker. Goizean mendi ibilaldia liburua girotutako bazter batzuetan eta atsaldean liburu aurkezpena eta luntxa. Gonbidatuta zaudete!
@barberenea #SuakErrekoEzBalu liburuan, John Steinbecken aipua irakurri berri dut (bide batez esanda, oso ondo ekarria dirudi). Suposatzen dut #ZerukoBelardiak liburukoa dela, baina izan zitekeen The Grapes of Wrath edo East of Eden liburuetakoa ere, ezta? (Hasiera batean pentsatu dut The Grapes of Wrath liburuko eszena mitikoa zela.)
Tira, tira…, nire idazle kutunenetakoa aukeratu duzu. On fire naukazu irakurtzen hasi orduko. 🔥
#suakerrekoezbalu #zerukobelardiak
Gauean amaitu dut #SuakErrekoEzBalu
🔥 🔥 🔥
✅ Gustatu zait hasieratik.
Protagonista aurkezteko modu bikaina (1. kapituluan). Pertsonajeek ongi funtzionatzen dute... 😜 bigarren nobela baterako adinako jokoa ematen dutela iruditzen zait.
🎦 Kontakizunaren erritmoa, ongi: oso zinematografikoa. Azkartu behar denean azkartu; eta pausatu behar denean pausatu.
:euskalherria: Aezkoa primeran islatzen du. Hobeki ezagutzeko gogoa ematen du.
Pertsonai eta girotze bikaina duen nobela beltz menditarra iruditu zait #SuakErrekoEzBalu
Hasieran harritu ninduen ikertzailea aseguru-etxe bateko peritua izateak, baina oso ondo funtzionatzen du eta pertsonaia bikaina da Ainhoa. Bere ateraldiekin barre pixkat egin dut. Joxe bere gidari eta laguntzailearekin Kixote eta Santxo moduko bikotea osatzen dute. Nabari da idazleak ezagutu eta maitatzen duela Aezkoa. Nobelako protagonista nagusietako bat da. Aezkoa eta bertako bi hankako fauna.
:elegose: Gaur bukatu dut #SuakErrekoEzBalu liburua, @barberenea k idatzia. Gustura irakurri dut.
Eleberri beltza, Aezkoan kokatua. Ni nahiko hasieratik engantxatu ninduen; istorioak intriga dauka eta lekuak, paisaiak, pertsonaiak... oso ondo girotuta dago.
Epilogoak bukaera borobildu egiten du gainera.
Orain martxoko erronkari helduko diogu!
@elegose
Asko gustatu zait #SuakErrekoEzBalu.
Anbientazioa, lekuak, pertsonaiak, kritika soziala... bete-betean sartu naiz istorioan.
Tarteka Toure sasi detektibea ekarri dit gogora. Baita Agatha Christieren batzuk ere.
Arrasateri buruzko erreferentziek pixkat nostalgiko jarri naute batzutan (bertan bizi nintzen ikasi bitartean).
Gustora irakurriko nituzke Ainhoa (eta Joxe) kasu gehiago ikertzen.
:elegose: @elegose
Akordatzen naiz gaztetarik hasi ginela astesantuoro Xiberora joaten, mendira.
Tarteka, su txikiak ikusten genituen, gauez, mendi-hegaletan. Deigarria egiten zitzaigun
🔥 🔥 🔥 🔥
Xiberoan Sühaka deitzen diete.
Joan den astean, horri buruzko elkarrizketa labur bat entzun nuen @xiberokoBOTtza-n
Sühaka hun ala gaxto?
https://xiberokobotza.org/berriak/laborantxa-uengueramena/5050-suehaka-hun-ala-gaxto
:elegose: Ia konturatu orduko, otsaila igaro da eta martxorako irakurketa proposamenak egiten hasi behar genuen. Zer moduz daramazue #SuakErrekoEzBalu liburuaren irakurketa?
Zuen martxorako proposamenak #2023MartxorakoProposamenak traolarekin egiten has zaitezkete.
🗓️ Liburuak proposatzeko azken eguna otsailaren 26a izango da.
#suakerrekoezbalu #2023martxorakoproposamenak
:elegose: @barberenearen #SuakErrekoEzBalu irakurtzen hasteko asmotan. Zuek nola daramazue, @elegose?
#SuakErrekoEzBalu
Liburua ongi! Engantxatuta.
Elkarrizketa bat entzun dut Piperpolis saioan
@elegose @barberenea @Hilbeltza
Hemen:
https://www.bilbohiria.eus/69577
:elegose: #SuakErrekoEzBalu liburua irakurtzen hasi naiz eta momentuz gustura nabil, istorioak engantxatu nau @elegose
Gaur Berrian Uxue Rey eta Jon Urberen eskutik #SuakErrekoEzBalu ri buruzko albistea https://www.berria.eus/paperekoa/1872/024/001/2023-02-08/mendizale-kiskalien-beltza.htm
#SuakErrekoEzBalu irakurtzen hasi aurretik ere... hara zer topatu dudan basquepoetry.eus gunean: #JoxeAzurmendi maisu handiaren poema txikia 😜 @barberenea :elegose: @elegose
Suak erreko ez balu
eta euriak busti ez.
Negarrik ez balitz
eta arratsaldea
gauak itoko ez balu.
Pobreek lurrik balute
eta lurrak maitasunik
eta esperantzarik zaharrek.
Justiziarik balitz
eta herriak sofritu ez
gustura, bai,
isilduko ginateke
eta —Zenbat da?
Beste kopa bat!
#suakerrekoezbalu #joxeazurmendi