Leitzeko Aurrera K.E.n afari ederraren ondoren Dukkha taldea. Agur #Udanbizi 2023. Zoragarria izan da. Mila esker hau posible egin duzuen txirrindulari, bolondres eta bazkide guztiei
"Aralar zaindu dezagun - Gasbidea Aralartik ez" mugimendukoek diote proiektu honek ez duela ez hanka eta ez buru
https://fundacionsustrai.org/?q=node/235
#Udanbizi #aralar
Goienerreko Sorkuntza taldeko Xabier Loyartek Lizarragako mikrosareak nola funtzionatzen duen azaldu digu, fotovoltaika eta hidroelektrika uztartuz.
#udanbizi
Gares Energiako lagunekin euren komunitate energetiko proiektua ezagutzen #Udanbizi
Gaur Gumendi bisitatuz hasi dugu eguna. Ekologikoen banaketan aspaldidanik dabilen enpresa eta #udanbiziren laguntzailea.
Iruñeko tren geltokian, Julen Mendigurenek "Nafarroa Trenaren Alde" plataformatik eta, Arazurin, "AHT Gelditu - Nafarroako" Alfonek betiko trena berritzearen onuraz eta abiadura handiko trenak eragingo dituen txikizioez hitz egin digute. #udanbizi
Atzo abiatu zen #Udanbizi Goienerren Iruñeko bulegotik, energia berriztagarrien inguruko proiektu herritarrak eta energiaren inguruan hausnartzea helburu duen txirrindulari bira.