Auzotar batzuk etxekide bila dabiltza. Interesa izan dezakeenik ezagutzen baduzue, irudiko iragarkian daude harremanetarako datuak.
#Txokoalde #Usurbil
Kirolean Euskaraz proiektuari KoopFabrikak gauza asko eman dizkio; zalantzen eta beldurren aurrean segurtasuna, ikasketa, laguntza, ordena, sendotzea... Oso baliagarria izan zaie!
#Kirola #Euskara #Proiektua #Usurbil #KoopFabrika #Aurkezpena #Programa #Kirolean #Euskaraz #KiroleanEuskaraz
#proiektubizienbidelagun #kirola #euskara #proiektua #usurbil #koopfabrika #aurkezpena #programa #kirolean #euskaraz #kiroleaneuskaraz
Goiz pasa polita gaur Andatza-Ezkeltzu Bizirik taldeak antolatutako mendi irteeran.
#Usurbil eta #Zizurkildik abiatutako bi zutabeak #Ezkeltzu mendian elkartu gara. Green Capital enpresak 200 metroko altuerako lau haize errota jarri nahi ditu paraje eder honetan.
Hainbat adituk informazio interesgarria eman digute: hegaztiak, landaredia, hondarea (sarobeak, elur-zuloa...), Gerra Zibileko Saseta defentsa lerroko indusketak... Bertako abeltzain baten ukuiluan egindako hamaiketakoa ere ederra.
@birasuegi @mikelgs @joxe @txikillana #Usurbil aldean erabiltzen da odolkia (olkiya) irain bezala. Batzuetan babo-ren indargarri bezala ere bai: Babo odolkia (babolkiya).
Zumetaren muralaren 50. urteurrena ospakizuna ospatzeko Muralari buruzko erakusketa ikusi dut gaur.
Bizitza osoa ikusten…
Ederra benetan! 😍
Maiatzaren 15era arte #Usurbil -go Sutegin.
Orkidea bat da argazkikoa oker ez banago.
📌 43.267378, -2.064753 #Usurbil
Duela hilabete pasatxo ale gehiago ikusi nituen 50 bat metrora. https://mastodon.eus/@aldatsa/110051328639111796
#orkideabila #orkideak #usurbil
Bart gauean azkenean 14 litro metro karratuko #Usurbilen. Ongi etorriak dira!
#Tutmet #Euria #Eguraldia
#usurbil #tutmet #euria #eguraldia
@mikeletxeberriaokariz Bai, beste hiru landare zeuden loretan inguruan. Hemen bi loretan eta bat atzean lorea oraindik zabaldu gabe
#BeteDezagunFedibertsoaLorez #TutBatBasoan #Orkideak #Usurbil
#betedezagunfedibertsoalorez #tutbatbasoan #orkideak #usurbil
Orchis mascula dela uste dut
#BeteDezagunFedibertsoaLorez #Orkideak #TutBatBasoan #Usurbil
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Orchis_mascula
#betedezagunfedibertsoalorez #orkideak #tutbatbasoan #usurbil
Auzotik irteteko N-634era sartzean ia istripu larri bat eragin omen dute militarrek. Bidegurutze arriskutsua da eta ezin da eskuinera zuzenean hartu, bertatik bertara kurba bat dagoelako. Asmatu zer egin duten... Banaketa lanetan zebilen furgoneta baten gidariak eskapada ederra egin duela esan didate. #Usurbil #AldeHemendik
@gontxatorre Pandemia aurreko urte batean #Usurbilgo festetan herri kirolak zeuden arratsaldean. Aizkolariak, trontzalariak, harri jasotzaileak... ikusten gustura geunden kuadrilakoak. Zaldi-demak hasi zirenean ospa egin genuen. Erakustaldia zen, ez apustua, baina hala ere oso bortitza iruditu zitzaidan.
@AVU_Osoro Nire auzoan, #Txokoalden, tren geltokia zegoen, baina urte asko dira ez dela trenik geratzen, auzotarrak kexatu arren, ez omen delako errentagarria.
Galardiko Orio alderako autobus geltokia ere lotsagarria da. Geltokia zerbait esateagatik, gasolindegiko sarreran inongo babesik gabe, ez eguralditik ez trafikotik, itxaron behar zaiolako autobusari. N-634 errepidea gurutzatzeko zebrabiderik ere ez dago.
Gero garraio publikoa erabiltzeko esaten dute...
#Usurbil
Asteburu honetan hainbat hitzordu ditu gure denda ibiltariak!!!!
Azoka asteburua dugu aurretik! #Erriola denda Gipuzkoako herri desberdinetan topatuko duzue.
Larunbata 17: #Tolosa, #Oiartzun eta #Deba.
Igandea 18: #Lezo eta #Usurbil.
Zatoz!!
#kilometroak23 #kilometroak
#Erriola #tolosa #oiartzun #deba #lezo #usurbil #Kilometroak23 #kilometroak
Arratsaldean #Aranzadiko Izaro Quevedo, Manu Zeberio eta azken urteetan #Andatzako indusketetan boluntario bezala aritu garen hainbat lagun berriketan aritu gara #Usurbilen.
Beste gai askoren artean aztarna arkeologikoak dauden eremuak babestearen beharra atera da.
Adibide bezala azken aldian polemika handia eragin duen Xabi Alonsoren #Igeldoko etxe puska jarri du: aztarna arkeologikoak aurkitzeko oso interesgarria den leku batean dago.
#aranzadi #andatza #usurbil #Igeldo