@txo_elurmaluta bai, biek dute kutsu mistiko bat. Risen by Wolves gehiago gustatu zitzaidan Moonheaven baino. #ZientziaFikzioa #serieak
Gaur, #UhinUltramoreak podcastari esker, Magdalena Mouján Otañoren eta bere 1968ko Gora gu ta gutarrak zientzia-fikziozko ipuinaren berri izan dut.
https://www.eitb.eus/eitbpodkast/jakintza/zientzia/uhin-ultra-moreak/audioak/osoa/9092113/podcast-audioa-07-hedy-lamarr-magdalena-moujan-otano-eta-berenice-abbott-nor-baino-nor-eitb-podkast/
:lemmy: https://lemmy.euseko #ZientziaFikzioa komunitatean jaso ditut gaztelerazko jatorrizkoa, euskarazko itzulpena eta Xerezaderen Artxiboa podcastean @anagalarraga1ren irakurketa:
https://lemmy.eus/post/119307
#UhinUltraMoreak #zientziafikzioa
Kritikoa den #ZientziaFikzioa gustatzen zait, eta #Ostadar7310ek badu horretatik. Lan polita egin du @Mendilarrek eta bukaera nahiko borobila da, baina gertaera batek ezustean harrapatu nau. Badakizue zertaz ari naizen, ezta?
Honatx irailean argitaratuko dudan eleberriaren aurrerapen klipa.
Terminatorren doinuarekin.
#Zientziafikzioa
Egokitzea baino, jasatea
Octavia Buttleren liburu bat nabil irakurtzen: Odol-alabak eta bestelako kontakizunak. Zientzia fikziozko idazlea da Buttler. Bere fikziozko kontakizunetan, izaki ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, lurtar nahiz estralurtar, eta gizakiak askotan egoera berrietara egokitu beharrean aurkezten ditu.
#Artikulua #Harremanak #zientziafikzioa
#ZientziaFikzioaz eztabaidatzeko foro bat sortu https://lemmy.eusen. Lehen bidalketa interesgarria iruditu zaidan artikulu bat:
[ENG] Cory Doctorow: zientzia-fikzioa literatura ludista da https://lemmy.eus/post/14694
@birasuegi Niri asko gustatu zitzaidan trilogia. #Marte eta bere geologiaren deskribapenak astunak izan daitezke (edo ez), baina planeta bera ere protagonista da liburu horietan. Gehiagoren gogoarekin geratzen bazara, egile beraren Antarctica eleberria "White Mars" moduko zerbait iruditu zitzaidan eta oraindik irakurri ez dudan The Martians istorio laburren bilduma trilogiaren unibertso berean kokatua dago, oker ez banago. #KimStanleyRobinson #ZientziaFikzioa
#marte #kimstanleyrobinson #zientziafikzioa
@desertorea Aspaldi irakurri nuen #Frankenstein, baina oso oroitzapen ona daukat. Horrelako galderak egiten dituen #ZientziaFikzioa gustatzen zait!
#frankenstein #zientziafikzioa
@jogerka @txikillana Anfetaminen iragarkia #HGWellsen #MunduenGerra nobelaren medikuentzako gaztelerazko edizio bitxi batean (1959). Editoriala ere irakurtzekoa, OHEi buruzko Pentagonoaren dossierraren aipamen eta guzti. Emaus traperoetan aurkitu eta erosi nuen.
#ZientziaFikzioa
#hgwells #MunduenGerra #zientziafikzioa
Nire denbora-lerroko jendea #Interstellarekin gozatzen ari da. Berriz ikusi beharko dut egunen batean... #ZientziaFikzioa
#interstellar #zientziafikzioa
@elegose Nire proposamena #UrsulaKLeguinen #OihanHitzeanMundua da. #ZientziaFikzioaren maistra lehen aldiz itzuli du euskarara Amaia Apalauzak Igela argitaletxearen eskutik. Irailaren batetik aurrera liburudendetan. #2021IrailekoProposamenak
https://www.igela.eus/liburua/oihan-hitzean-mundua/
#ursulakleguin #OihanHitzeanMundua #zientziafikzioa #2021IrailekoProposamenak
Andy Weir-en #ProjectHailMaryren erdia edo irakurri dut eta interesgarria dago. #TheMartian gustatu baldin bazitzaizuen #dagomendat.
#ZientziaFikzioa
#ProjectHailMary #TheMartian #dagomendat #zientziafikzioa
@inigoortega 2001: A space odyssey.
Duela urte dexente entzumena praktikatzeko asmoz ingelesezko azpitituluekin ikusi nuen. Gero konturatu nintzen minutu mordo bat pasa arte ez dagoela elkarrizketarik 😅
Izen bereko #ArthurCClarken liburua ere gomendagarria da (pelikulako zati batzuk ulertzen lagundu zidan)
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/2001:_A_Space_Odyssey_(eleberria)
#ZientziaFikzioa
#ArthurCClarke #zientziafikzioa
Mirene Begiristainen artikulu oso interesgarria Berrian:
#ZientziaFikzioak planeta salbatu dezake
https://www.berria.eus/paperekoa/1881/005/002/2021-01-09/zientzia-fikzioak-planeta-salbatu-dezake.htm
Ursula Kroeber Le Guinen #TheDispossessed irakurrita daukat, baina aipatzen dituen gainerakoak ez: #ZirriborroakEtaGero utopien etorkizuna irudikatzen duten hainbat euskal idazleren ipuin laburren bilduma, Marge Piercyren #WomanOnTheEdgeOfTime, Layla Martinezen #UtopíaNoEsUnaIsla...
https://borradoresdelfuturo.net/fabulak/?lang=eu
#zientziafikzioa #TheDispossessed #ZirriborroakEtaGero #WomanOnTheEdgeOfTime #UtopíaNoEsUnaIsla
Gustatu zait #Devs. San Frantziskoko teknologia enpresa misteriotsu bateko garatzaile baten desagerketarekin hasten da, Alex Garland-ek zuzendutako, 8 kapituluko zientzia fikziozko telesaila.
https://invidio.us/watch?v=Fp9LMsI6uJ8
#Telesailak #ZientziaFikzioa
#devs #telesailak #zientziafikzioa
@urtzai @dabidnet "Ansible" hitza Ursula K. Le Guin idazleak asmatu zuen bere liburuetan urruneko berehalako komunikazioa ahalbidetzen zuen sistema izendatzeko. #ZientziaFikzioa
Bi kasuetan hortik hartu zuten izena:
Ezagutzen duzu Mayi Pelot, euskarazko zientzia fikzioaren ama deitzen dutena? #Podcast honetan bere bizitza eta lanen berri izango duzu eta bere hiru ipuin-labur entzuteko aukera ere: Miren, Boga-boga eta Feedback. Benetan interesgarria! http://xerezade.org/irakurketa/mayi-peloten-zientzia-fikzioa-miren-boga-boga-feedback #ZientziaFikzioa
@elegose Abuztuko liburuari orain arte ekin ez izanaren arrazoia #ZientziaFikzioa eta #Fantasia nahasten dituen #NealStephensonen liburu berria izan da: #FallOrDodgeInHell. Abiapuntua bideo-jokoekin dirutza egindako gizon baten heriotza da. Bere testamentuan gorputza kriogenizatzeko eskatzen du. Hortik aurrera hainbat gai agertzen dira ia 900 orriko liburukotean: fake news-ak, AEBetako erlijio fanatismoa, hilezkortasun digitala, mitologia greko eta judeo-kristaua...
#zientziafikzioa #fantasia #nealstephenson #fallordodgeinhell
Bitxikeria bat: #BladeRunner filmeko gertakizunak aurten, 2019an, jaso ziren!
"Sinestuko ez zenituzkeen gauzak ikusi ditut. Orion baino haratago sutan zeuden ontziak erasotzen. Tannhäuser atari ondoan, C-izpiek iluntasuna nola argitzen zuten ikusi dut. Une guzti horiek galdu egingo dira, negar tantak euritan bezala. Hiltzeko ordua da". - Roy Batty replikantea #ZientziaFikzioa https://eu.wikiquote.org/wiki/Blade_Runner